Isiluneak

Afinatzen

Dokumentala

Ikusezina entzuteko artea

Isiluneak afinatzen ikonoa titularrak

Dokumentalari buruz

Isiluneak entzuteko adorea etengabeko zarata duen mundu batean

‘Isiluneak Afinatzen’ hausnarketa bisual eta soinudun bat da, bizitza zeharkatzen duen bidaia, gizakiaren eta inguruko soinuen arteko barne elkarrizketa, non ikusleak beren isiltasunen esanahiarekin konektatzera gonbidatuak diren. Marmarra etengabekoa den mundu honetan, dokumental honek isilik baina bizirik dirauena entzuteko ausartzera gonbidatzen du.

Isiluneak afinatzen ikonoa titularrak tzuria

Zuzendariaren ikuspegia

Isiluneak afinatzen ikonoa titularrak tzuria

Zuzendariaren ikuspegia

Entzutea munduan bizitzeko era bat da

Entzutea munduan bizitzeko era bat da

‘Isiluneak Afinatzen’-en zuzendariak funtsezko bilaketa bat egiteko gonbidapena egiten digu: entzungarria denaz gain, isilunearen ñabardurek ezkutatzen dutena ere entzutea. Isilunea erribindikatzen du esanahia duen espazio bat bezala, hutsaren edo gabeziaren ideia alboratuta. Aurkezten duen isiltasuna misterioan eta eutsitako emozioan aurkitu daiteke, soinuak zentzua har dezan beharrezkoa den etenean. Bere hausnarketan entzutea ez da bakarrik soinuak jasotzea, baizik eta eraldaketara zabaltzea, eta orokorrean bizkarra ematen diogun eta, ondorioz, ezagutzen ez dugun horri isiltasunaren bitartez askabidea ematea. Soinu paisaia bakoitzean, isilune bakoitzean, eten bakoitzean, bizitza modu berri batean ulertzeko aukera bat ezkutatzen da.

Sinopsia

Isiluneak afinatzen ikonoa titularrak

Sinopsia

Bizi gaituen isiltasuna:
Entzutearen afinazioa

Bizi gaituen isiltasuna:
Entzutearen afinazioa

Zarata nagusi den, abiadurak etenaldia itotzen duen eta mezu zaratatsuek entzutearen ekintza itzaltzen duten mundu batean, "Isiluneak afinatzen"-ek isiltasunaren izatea berraurkitzeko espazio bat proposatzen du.

Sei kapitulutan, dokumental honek soinuaren eta isiltasunaren arteko elkarrizketa aztertzen du bizi-zikloaren etapa ezberdinetan, haurdunalditik hasi eta bizitzaren amaierara arte.

Dokumental honetan, isiltasuna ez da hutsa, esanahiz betetako leku bat baizik, komunikatzeko eta harremantzeko modu berriak irekitzen dituen ataria.

‘Isiluneak Afinatzen’ ez da soilik dokumental bat, soinuen arteko tarteen esplorazio sakona da, bizitzari esanahi berria ematen dioten isiluneena. Arimaren bitartez entzuteko gonbidapena, esperientzia murgiltzailea, ia mugimenduan egindako meditazio baten bezalakoa, non ikuslea ez den obraren parte, bizitza ulertzeko modua eraldatzen duen soinu eta zentzumen bidaia batean murgilduz.

Dokumentala datuetan

Dokumentala datuetan

Isiluneak vector

Patxi Del Campo

Isiluneak vector

2025

Isiluneak vector

00 mins

Isiluneak afinatzen ikonoa titularrak

Hurrengo hitzorduak

Isiluneak afinatzen ikonoa titularrak

Hurrengo hitzorduak

Konektatu ‘Isiluneak Afinatzen’-ekin eta ikusezina entzun

Konektatu ‘Isiluneak Afinatzen’-ekin eta ikusezina entzun

Ezagutu non eta noiz bizi dezakezun dokumental paregabe honen esperientzia. ‘Isiluneak Afinatzen’-ek eguneroko zaratatik deskonektatu eta soinu zein isiluneen lengoaia sakonarekin konektatzera gonbidatzen zaitu.

Agenda

Laster ikusgai.

Igarotako emanaldiak
Isiluneak afinatzen agenda
Isiluneak afinatzen ikonoa titularrak

Berriak

‘Isiluneak Afinatzen’ unibertsoko
azken berriak ezagutu

‘Isiluneak Afinatzen’-en azken berrikuntzekin egunean izan.
Bidai bisual eta soinudun honekin lotutako filmaketa, ekitaldi berezi, elkarrizketa eta bitxikeri gehiago ezagutu.

Isiluneak afinatzen berriak

Bizitzarekin taupadaka doan filmaketa

Gaur, filmaketak denok bizi izan dugun lehen soinu espazio horretara garamatza: amaren sabelera. Oinarrizko erritmoen unibertsoak inguratzen gaitu: borborka darion odolaren murmurioak, bihotzaren taupada irmoak, eusten gaituen eta bizia ematen digun arnasketa pausatuak. Soinua gara hitza izan aurretik, bibrazioa kontzientzia izan aurretik. Filmaketa honetan, gure aurreko soinu memoria horretan murgiltzen gara, horren jakitun izan aurretik…

Isiluneak afinatzen berriak

Filmaketarekin jarioan

Filmatzean, presarik gabe baina etenik gabe aurrera doan hotsen ibaia bezala sentitzen gara. Jariatzea da gure izatea: isiltasunaren ñabardura bakoitzari, ustekabeko erresonantzia bakoitzari, zeharkatzen eta eraldatzen gaituzten oihartzunei jarraitzen diegu. Une oro, soinuak bildu, moldatu eta geure izatea itzultzen digu, baina beti berrituta. Ur bazterra ukitzean inoiz berdina ez den ura bezala, sakon entzuteak nota…

Isiluneak afinatzen berriak

‘Soinuak Afinatzen’-en filmatzea hasi dugu

Entzutea presentzia ekintza osoa bihurtzen den bidaian abiatzen gara. Irudi, soinu eta eten bakoitzarekin denbora zintzilikatu, zarata disolbatu eta munduaren taupada soila gelditzen den espazioan murgiltzen gara. Haizeak hostoak laztantzen ditu, inguruneko xuxurlek inguratzen gaituzte, eta isiltasun une horretan, isiltasunak hutsa izateari uzten dio, gure esentziarekin lotzen gaituen bibrazio sakona bihurtuz. Zentzumenak zabalik filmatzen dugu,…

Isiluneak afinatzen ikonoa titularrak tzuria

Testigantzak

Arrastoa uzten duten ahotsak

Isiluneak afinatzen
Isiluneak afinatzen
Isiluneak afinatzen ikonoa titularrak

Kontaktua

Isiluneak afinatzen ikonoa titularrak

Kontaktua

Jarri harremanetan gurekin eta bihurtu isilunearen parte

Jarri harremanetan gurekin eta bihurtu isilunearen parte

Galderarik izanez gero, emanaldi bat antolatu nahi baduzu, proiektua laguntzeko edo ‘Isiluneak Afinatzen’-eri buruzko iritzia emateko, hau da bidea.

Galderarik izanez gero, emanaldi bat antolatu nahi baduzu, proiektua laguntzeko edo ‘Isiluneak Afinatzen’-eri buruzko iritzia emateko, hau da bidea.

Formulario EU
Imap logoa
Arteman logoa